![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiiUmVdky4bC7LAFZlxBiTREcxSLzBV5lpsZAyVaXlQSRcnmKrS9-kgRuYGUUszSipP5NevQTqzopz3XtSMJ7mf6QBGBLPJuj1Cbrpq_sM0JQMbs9ZzlKLz3tb1_eJ7e9e-3vYAz8xo6cA/s400/1.JPG)
Orubean harturiko erabakiak gunez gune aztertzen joango gara programaren garapena aztertuaz:
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiOIlJdHj777zIjIS9enoHSzDnocRcBKT88FIbb8wHKdV34SCTxybCIw5Gzin414ty8W7lUadGEofk9wCvLingOnI3eCo3YbejD6vRw2jLWd_L9_xrEeKIMJxwJPpmGbhaJColDU6q81PM/s400/2.JPG)
Eremu honek paisaiarekin erlazio zuzena dauka, gune lasaia eta oso atsegina da eta bertan egin daitezkeen hobekuntzen artean pabimentua aldaketa bat aipa genezake. Halere interbentzio minimo bat proposatuko nuke, gune honek berezko izaera berezi bat baitu. Programa aldetik bertan TXIRINGITOA + TERRAZAK kokatuko dira, berezko paisaiaz disfrutatu ahal izateko zona egokia baita, interbentzio handien beharrik gabe. PLATAFORMA desberdinak sor daitezke, paisaiari dedikaturiko gunea izango da.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhezIpw8Z-0OBbtNtYPaPcl9IMir0qlWlgP3uil8o3OrMxV2hKDeGHOYg5qWSageHzMW2rLgvSAlUGHCTBOKjTplFuHdipU54t0kaaeve4cwcmgLQ1mCt1z5U6FDRao4fU0Rr1-S6mF5O4/s400/3.JPG)
Gune honek aldiz aldaketa beharra dauka. zakarrak aurki daitezke bertan eta etekin handia atera dakiokeen eremua hau gaizki aprobetxatua dago. Programa aldetik PISZINAK kokatuko ditugu bertan bai heldu nahiz umeentzako. Kota aldaketa aprobetxatuz noizbehinka "irla" moduko batzuk sortuko dira artifizialak izango direnak, berezko naturarekin tartekatuz joango direnak. Baliteke horretarako modulu bat diseinatzea edo sestren bidez mailakatze bat sortzea. Itsasoan gaudenaren sentsazio bisuala lortuko da eta itsasoko ura bertara sartzearen aukera posible den aztertuko da. ALDAGELAK+KOMUN+DUTXAK+SOROSLEAK
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiMib3n7_uhUCryuYrUXHLaFlMrNWUFvAxewZMbskWvBLm6abjgayqyfa17Zf7p29ETtW3p6CLm1FugLGEaq-uI0pFodftxwXkwxytEQTaBKHvmsjpe1kdHI-54g0Jcgr-U75_UpnkW3m0/s400/4.JPG)
Eremu honetan planteamendu berri bat ezarriko da: ESPAZIO PUBLIKO PEATONAL bat, trafikoa bideratuz. Museoa proiekturatuko dugu eta hontaz eta JATETXE + TABERNA + SAUNAK +INSTALAKUNTZEtaz baliatuz paseoari amaiera emango dion espazio publiko bat sortuko da. Horretarako museoren inguruko berdegunea eta gaur egungo jatetxea eraitsiko dira. Hurrengo irudian berezko kota aldaketen baliabide posible bat ikus dezakegu piszinaren antolamendurako. EREMU ESTALI BAT ezarriko da baita ere.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjDtWxotsdRrekFmFyJ8BiU5MV6dzfDuixnvTBUsuO67QHBS7HCRCuXV08dSDbe7-WSRsIJ40W5DyC5r_fhz04TI0fbKkrL8wkI9JKb9cSQs4AGxS9TBip_Zg-lFM_AjZ4LfCz7tRfbhNw/s400/5.jpg)
Neguan igerilekuak estaliko diren edo ez diren ere argitu beharko da, urte osoko funtzionamendu bat izango duten kuestionatuaz.
Hontaz gain pistinen eremua eta plataforma+txiringito gunearen arteko konexio bat posible den eta beharrezkoa den ere aztertzen ari naiz, baina oraindik ez dago argi.